The Weather

Iker Ibarluzea

Iker Ibarluzea. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Iker Ibarluzea

Iker-ibarluzea-signature

Today’s forecast

NAHASIAGO, BAINA AMORRURIK GABE

Zerua oso estalirik agertuko da goizean goizetik eta hodeiek han-hemenka zaparradaren bat edo beste utziko dute, bereziki ekialdean eta barnealdean. Hala ere, oro har, ez da euri askorik espero. Arratsaldean zerua ez da hain ilun agertuko eta euritarako joera txikiagoa izango da; oraindik tarteka zertxobait bustiko du, bereziki barnealdean. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, baina ahulxeago. Tenperaturek behera egingo dute.

Tomorrow

Motel antzean hasiko da eguna ipar isurialdean eta bertan tarteka euri txikiak zertxobait bustiko du. Hego isurialdean, aldiz, hodeiak ugariak izanagatik ere, ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da. Arratsaldean ipar partean ere giro lasaia geratuko da eta ostarte txiki batzuk agertuko dira. Hego isurialdean giro polita izango da. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean hegotik jarriko da. Tenperaturak antzeko mailan kokatuko dira.