The Weather

Iker Ibarluzea

Iker Ibarluzea. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Iker Ibarluzea

Iker-ibarluzea-signature

Today’s forecast

EURI GIROA ARRATSALDEAN

Goizean hodei dezente izanagatik ere zeruan, euri kontu gutxi espero da eta giro lasaia izango da, nahiz eta ipar partean zertxobait busti. Eguerditik aurrera fronte bat iritsiko da iparraldetik, eta euritarako joera nabarmena hartuko du. Zaparradak lurralde osora zabalduko dira eta Kantauri isurialdean ugari eta mardul botako du. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du.

Tomorrow

Goizetik hasita, hodeiak nagusi izango dira lurralde osoan eta euritarako joera nabarmena izango du aroak. Zaparradak lurralde osoan, baina ugariagoak eta mardulagoak ipar isurian, eta bereziki ekialdean. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du. Mendi inguruetan eta haize guneetan tenperaturek behera egingo dute, giro hotza nagusituko dela berriro.