La météo

Iker Ibarluzea

Iker Ibarluzea. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Iker Ibarluzea

Iker-ibarluzea-signature

Temps pour aujourd'hui

Bustitik, baina epelago

Goizean goiz hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina goizean zehar zerua estaltzen joango da eta euritara joko du. Goizean euria ahula eta urria izango da eta gehienbat ipar partean botako du. Arratsaldean, berriz, mardulago botako du, gehienbat ipar isurialdean. Halere, hego isurialdean ere bustiko du. Haizea hego-mendebaldetik mendebaldera aldatuko da arratsaldean. Tenperaturek gora egingo dute, bai eta elur mailak ere.

Demain

Hodei asko agertuko da zeruan ipar-ekialdeaneta ez da baztertu behar euri pixka bat lehen orduetan. Hala ere, goizean atertu eta ostarteak irekitzen joango dira eta lurralde osoan giro atsegina eta egonkorra nagusituko da. Arratsaldean erdi eta goi mailako hodei asko, eta zerua zikin samar. Hala ere, giro ateria eta lasaia. Mendebala eta hego-mendebaldeko haizea eta tenperaturak gorantz.