La météo

Iker Ibarluzea

Iker Ibarluzea. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Iker Ibarluzea

Iker-ibarluzea-signature

Temps pour aujourd'hui

MOTEL ANTZEAN ORAINDIK

Goizean Kantauriar isurialdean hodeiak ugariak izango dira, eta han-hemenka euri pixka bat ere izango da, bereziki lurraldearen ipar-ekialdean. Gainontzeko lekuetan eta bereziki hegoaldean giro ateri eta lasaia izango da, ostarte batzuekin. Arratsaldean lurraldearen ipar-ekialdean euri kontu batzuk izango dira, ezer askorik egingo ez duen arren. Hego-isurian ateri eutsiko dio, hodeiekin eta ostarteekin. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak joko du. Tenperaturek gora egingo dute.

Demain

Goizean hodei dezente izanagatik zeruan, bereziki Kantauriar isurialdean, euri kontu gutxi espero da, eta nahiko giro lasaia izango da. Eguerditik aurrera, ordea, fronte bat iritsiko da iparraldetik eta euritarako joera nabarmena hartuko du. Zaparradak lurralde osora zabalduko dira eta Kantauriar isurialdean ugari eta mardul botako du, litro polit batzuk pilatuz. Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperaturetan ez da aldaketarik espero. Azken orduetan hoztu egingo du.