NAIZ
Irun

Egoera irregularrean dauden pertsonen euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu du AEK-k

Irunen egin den ekimenak, 23. Korrikaren baitan antolatu dena, nabarmendu du «zoritxarrez» egoera administratibo irregularrean dauden herritarrek «ezin dute euskara doan ikasi, hemen eta orain, paperik ez izateak beren izatea bera ere ukatzen baitu».

Korrikaren baitan, ‘Hizkuntzak mugarik gabe’ ekitaldia antolatu dute Irunen.
Korrikaren baitan, ‘Hizkuntzak mugarik gabe’ ekitaldia antolatu dute Irunen. (Jon URBE | FOKU)

AEK-k ‘Paperezko bizitzak’ izeneko adierazpena irakurri du Irunen, 23. Korrika hasiko den hirian, paperik gabeko herritar asko biltzen diren ingurunean. «Herritar orori bermatu behar zaio berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea, eta botere publikoek ziurtatu behar dute eskubide hori, herritarrei ezagutza doan eskainiz», adierazi du AEKren Artezkaritza Kontseiluko Aize Otañok.

Otañok gogorarazi du urtez urte ari dela hazten eskubiderik gabe dauden pertsonen kopurua: «Zoritxarrez, herritar horiek ezin dute euskara doan ikasi, hemen eta orain, paperik ez izateak beren izatea bera ere ukatzen baitu. Horren aurrean, guk lau haizetara aldarrikatu nahi dugu inor ez dela ilegala, eskubide guztiak, eskubide berberak, denontzat direla».

Hala, AEK-k dei egin die Euskal Herriko administrazio nagusiei, eredu izan daitezen: «Bada unea neurriak hartzeko euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion. Izan ere, existitzen ez denak ezinezko du gainontzeko herritarroi zor zaiguna eskatzea».

«Paperik gabe, ez gara, ez gaude. Baina hori ez da printzipio baliagarria euskararen komunitate zabala osatzen dugun herritarrontzat. Inor kanpoan utzi gabe, har dezagun dimentsio orotan eragiteko konpromisoa; herriaz harro, herria batuta. Harro herria», gehitu du.

«Ezinbestekoak»

Halaber, Ane Elordi Korrika arduradunak ekitaldi berean adierazi du euskararen komunitatea indartzeko «ezinbestekoa» dela heltzen direnak «besoak zabalik» hartzea: «Haiek ere euskararen herriaren parte dira, eta lehenagotik hemen gaudenon eginbeharra da haien bidea samurtzeko erremintak ematea».

Irungo Harrera Sareko kide Alaine Aranburuk ere hartu du parte. Hark esan duenez, «euskarazko kultur eduki asko dago mugen eta arrazakeriaren bueltan, eta horietako batzuek Irungo Harrera Sarea zeharkatzen dute ere bai. Gaurko ekimen honek euskarri eta sortzaile horiei plazatxoa emateko oso aukera ona iruditu zaigu».

Bertan gozatu ahal izan dituzte Amets Arzallusen bertsoak eta African Vibes dantza bikotearen saioa. ‘Lehen saiakera’ film laburra ere ikusi ahal izan dute.

‘Paperezko bizitzak’ ipuin lehiaketa

Ekitaldian bertan aurkeztu dute ‘Paperezko bizitzak’ ipuin lehiaketa ere, herritar guztiek euskara doan ikasi ezin dutela salatzeko asmoz. Hala, lehiaketan parte hartu nahi duen orok euskaraz osatu beharko du administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonak pertsonen egoeraren inguruko kontakizun laburra.

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".