NAIZ

Xabier Goienetxearen baldintzapeko askatasuna onartu du Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak

Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak Xabier Goienetxearen baldintzapeko askatasuna onartu du, Bake Bideak jakinarazi duenez. 2015etik dago preso; Ortzaizen atxilotu zuten Iñaki Retarekin batera, armagabetzeari begirako lanetan ari zirela. Astelehen honetan geratu da aske.

Xabier Goienetxea, aske geratu ostean astelehen honetan.
Xabier Goienetxea, aske geratu ostean astelehen honetan. (ETXERAT)

Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak Xabier Goienetxearen baldintzapeko askatasuna onartu du ostiral honetan, Bake Bideak jakinarazi duenez.

Goienetxea oreretarra Lannemezanen dago preso. Bake Bideak ohar batean azaldu duenez, auzitegiaren erabakia «testuinguru berezi batean» ematen da, izan ere, nahiz eta PNAT Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak erabakiari helegitea jartzeko aukera duen, audientzia egunean baldintzapeko askatasuna onartzearen alde agertu zen, erabaki horrek desordena publikoak eragiteko arriskua ez zuela areagotuko azpimarratuta. 

Bake Bidearen iritziz, Fiskaltzaren «jarrera aldaketa horrek» erakusten du «Euskal Herriko testuinguru politikoa kontuan hartzen duela, gaur egun arte beti baldintzapeko askatasunen onarpenaren kontra agertu delako».

«Erabaki honek preso, iheslari eta gatazkaren ondorio guzien tratamendu orokorrari ateak ireki behar dizkio», nabarmendu du elkarte horrek, eta frantziar eta espainiar estatuei dei egin die. «bake prozesuan aktiboki» engaiatu daitezen.

Baldintzapeko askatasuna onartuta, Goienetxea astelehen honetan geratu da aske, Etxeratek berri eman duenez.

Ortzaizeko operazioan atxilotua

Xabier Goienetxea 2015eko uztailaren 7an atxilotu zuten Ortzaizen, Nafarroa Beherean, Iñaki Retarekin batera, ETAren armagabetzeari begirako lanetan ari zirela. Polizia fratsesak eta Guardia Zibilak elkarlanean burutu zuten operazioa. Biak atzeman zituzten etxearen jabeak, Meff Mateo eta Terexa Lekunberri, ordu batzuk geroago hartu zituzten atxilo eta bi egun beranduago Grazi Etxebehere atzeman zuten Ortzaizen.

Uztailaren 11n, Goienetxea eta Reta espetxeratu egin zituzten, eta gainerako hirurak aske geratu ziren, kontrol judizialpean.

Bostak 2018ko abenduan epaitu zituzten Parisen eta guztiek bake prozesuarekin beren konpromisoa azaldu zuten, baita armagabetzeari egin zioten ekarpena ere. Goienetxea eta Retari zazpina urteko kartzela zigorra ezarri zieten, zigorraren bi herenak betetzeko betebeharrarekin; Grazi Etxebehereri, 18 hilabetekoa, betetzeko beharrik gabe, eta seina hilabetekoa Jeff Mateo eta Terexa Lekunberriri, espetxera joan beharrik gabe.

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".